Iraultza (talde armatua)

Iraultza
Iraupena1981 - 1991
Iraultza Aske: 1992[1] - 1998 (su-etena)
IdeologiaSozialista[erreferentzia behar]
Ekintza eremuaEuskal Herria Hego Euskal Herria
Ekintzen xedeak
  • Lan gatazkekin lotutako ondasunak
  • AEBen interesak
  • Estatuko administrazioaren eraikinak

Iraultza Hego Euskal Herrian 1980ko hamarkadan aritutako talde armatu iraultzaile ezkertiar bat izan zen. Lehen agerpena 1981ean egin zuen[2].

Politikoki, borroka armatua gizarteko borroketan eragiteko tresna gisa ikusten zuten, gizarte borrokak nazio arazoari lotutakoen gainetik jarriz. Era horretan, ez zuten zerikusirik ETA erakundearekin, zenbaitetan esan den bezala; eta Hego Euskal Herriko ezker-muturreko zenbait sektorerekin harremana zuten.

  1. Egaña, Iñaki (1996): Diccionario histórico-político de Euskal Herria, Txalaparta argitaletxea, 446. or.
  2. (Gaztelaniaz) Iraultza asume que puede pasar a cometer asesinatos La Vanguardia, 1988ko apirilaren 1a

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search